Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) irabazi-asmorik gabeko eta Onura Publikoko aitormena duen kultur elkartea da. 1973. urtean sortu zen Ipar Euskal Herrian eta orduz geroztik bere helburu nagusia Euskal Unibertsitatea sortzea da. Horrekin batera, honako azpi-helburuak hauek ditu:
1. Euskararen eta unibertsitatearen arteko zubiak eraikitzea.
2. Euskal komunitate zientifiko-intelektuala biltzea.
3. Unibertsitate-gaiak ekoitzi eta gizartearen esku jartzea.
Hauek dira bere lan-ildo nagusiak:
+ Euskal Unibertsitatea sortzeko ildoa
+ Jarduera akademikoa
+ Argitalpengintza
+ Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT)
1.000 bazkide baino gehiagok osatzen dute UEUren oinarri soziala jakintza-alor desberdinetako sailetan antolatuta.