Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) gazteriarekin lotura duten gaiak lantzen dituzten 60 bat elkarteren topagunea da. Gure helburuak dira gazteen parte-hartzea sustatzea, gazteria politiken garrantzia aldarrikatzea, erakundeek gure ikuspuntuak kontutan izatea eta administrazio hauen eta gazte elkarteen arteko zubi lana egitea dira.
Hau lortzeko, hainbat espazio ditugu gaztez osaturiko lantaldeak bezalakoak eta jardunaldiak eta ekintzak ere antolatzen ditugu gazteon beharrak zeintzuk diren identifikatzeko; leku hauetan elkarte batean ez dauden gazteek ere parte har dezakete eta modu indibidualean hitza izan nahi dutenak. Gainera, gazteon iritzia entzuna izan nahi den edozein forora joaten gara eta zure presentzia handiagoa da, egunetik egunera, komunikabide, internet eta sare sozialetan
.
Gure beste eginkizun ere badira aholkularitza ematea, gazteriarekin lotura duten jardueren zabalpena edo gela eta materialen lagapena.
Laburbilduz, gazteon eskubideak defendatzea eta gure ahotsa entzuna izatea bilatzen dugu!